XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gure eskabide danak orretarako ziran.

Gero eleizati urten, zeozer artu indar apur bat artzeko, eta ostera bidez Astoako landara.

Ara joaten zan Dimeti erriko taberna, eta guri Urkiolan emoten euskun txantela, kuartillo bat ardorentzat edo limonada bat artzeko, aguazilak.

Limonadak ziran kristalezko kanikadunak.

Orretarako, Urkiolan txantela artu aguazilaren eskuti, eta mutil batek egin eban lelengo artu txantela. eta atzera buelta bat egin, eta barriro eskatu eutsan txantela aguazilari.

Onek ez ekian len emon dautsanik, eta emon eutsan.

Baña gero beste batzuk be atzera txantela eskatzen, eta konturatu zan an bazirala txantel bidunak.

Eta aguazila asarrez zan; da Serafinek eskatu txantela ta ez eutsan emon gure, ta badiñotso:

- Rek...! Ik ez daustek len be eskatu?

Eta Serafinek erantzun:

- Emen neu bakarra naz txantel batekoa.

Onek, aurreti doiazenak, iru mutilak, txantel bina dauke.

Arekgana mogidu zan, baña arin anka egin eutsen txantel binagaz Astoara, alan ango tabernan ardaua eta limonada biak eskatzeko.

Gero maleta ori jan; ardaua eta limonada erriaren kontura.

Orain, ardau geiago gure bazan, ordaindu egin bear.

Baña an taberna ondoan egiten zan jaia.

Bertsoak be izaten ziran.

Zantzoak be bai, eta jai aundi bat izaten zan.

Txistulariren bat be sarri egoten zan jantzarako.

Baña oraindik gazte giñan gu be, ze lanean ebizan mutilak ez ziran joaten.

Etxeetan egoten zan jentea zan: aita-amak ta neskato-mutikoak.

Alan, jantza asko ez zan izaten, baña bai kantuak eta bertsoak ugari.